Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

NAFARROA: 2025ean txanda-kontratua sustatzeko laguntzak

Eskubide Sozialen, Gizarte Ekonomiaren eta Enpleguaren Departamentuak, Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez, deialdi berri bat argitaratu du otsailaren 7ko NAOn, txanda-kontratua sustatzeko eta 13.320 eurorainoko dirulaguntza emateko 2025eko irailaren 30a baino lehen kontratuak formalizatzen dituzten irabazi asmorik gabeko enpresa edo erakundeei.

Deialdi honen bidez, Sailak helburu hauek ditu: belaunaldi-ordezkapenean laguntzea, ezagutzak eskualdatzea, enpleguari eustea eta kalitatezko enplegu-aukerak sortzea.

Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bidez telematikoki izapidetuko diren laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Nafarroako Foru Komunitatean lantokiak dituzten irabazi asmorik gabeko enpresa eta entitateek. Diruz lagunduko diren kontratuak 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era arte sinatu beharko dira. Erretiro partziala hartzen duen pertsonak formalizatutako txanda-kontratuarekin batera egiten diren lanaldi osoko eta mugagabeko kontratuak diruz lagunduko dira. Kontratu bakoitzak plantilla handitzea ekarri behar du.

Dirulaguntza jaso nahi dutenek hilabeteko epea izango dute eskabidea aurkezteko, kontratu-harremana hasi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. 11.520 euroko dirulaguntza emango da kontratuak formalizatzeko, eta 13.320 eurokoa lehentasunezko taldeetako pertsonen artean egiten direnak: 30 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak, errenta bermatua jasotzen dutenak eta emakumeak.

Laguntza-eskabidea aurkezteko eskatutako dokumentazioari eta gainerako baldintzei buruzko informazio guztia, esteka honetan.

Kontsultak:

Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atala
Tomás Caballero parkea, 1, 2. solairua
Printzearen Gotorlekua II
31005 Iruña
Posta elektronikoa: fomentoempleo@navarra.es