Gipuzkoako Bazkundeak, LagundEX Operatibo programaren bidez, nazioarteko merkataritzan sortzen ari diren berrikuntzak eguneratzen eta zure enpresan inplementatzen laguntzen dizu. Horretarako, Gipuzkoako Ganberako teknikari batek bere enpresako arduradunekin kontrastatzen ditu nazioarteko eragiketan jarraitzen diren prozesu administratiboak. Ordu eta erdi eta bi ordu arteko saio batean, zure enpresaren alderdi operatiboak aztertuko dira, eta nazioartean hobetzeko alderdiak berresten eta/edo iradokitzen lagunduko dizu:
INCOTERMaren erabilera egokia
Ordainbideen segurtasuna
Produktuen muga-zergen kodea
Herrialde batzuekin dauden lehentasunezko abantailak erabiltzea. Eur- 1/ATR
Baimendutako esportatzailearen zk./REX zk. lortzea
Nazioarteko eragiketen dokumentazioa (DUA/CRM…)
Erkidego barruko eragiketetan kontuan hartu beharreko dokumentazioa.
Programa honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioa du, eta, beraz, doakoa da enpresa parte-hartzailearentzat.
Informazio gehiago:
Sara Zabalo 943 000 295
szabalo@camaragipuzkoa.com