Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Radar berriak aktibatu dira A-15 errepidean

Otsailaren 10eko EHAAn argitaratutako ebazpenaren arabera, behin-behineko lau radar berri aktibatu dira bide horretan, zehazki, Oindolarreko tunelen sarreran eta irteeran, Villabonako udalerrian, eta Gorosmendin, Berastegin. Zinemometroak irailetik, bi zatietako lanak hasi zirenetik, jarrita bazeuden ere, aste honetan baimendu du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak horiek aktibatzea, ebazpena EHAAn argitaratu ondoren. Neurri hori aldi baterakoa da, eta aipatutako obrak egiten diren bitartean mantenduko da.

Bidea-pk-Noranzkoa

A-15 -143,305 -Donostia
A-15 -143,968 -Pamplona
A-15 -151,562 -Donostia
A-15 -152,024 -Pamplona.