2025eko ekitaldirako dirulaguntzen lerro hau, norgehiagoka bidez, Gipuzkoan kokatuta dauden fundazio ez-foralei eta merkataritza-sozietateei zuzenduta dago, energia-auditoretzak, berriztagarrien ezarpenari buruzko azterlanak, produktuaren ingurumen-adierazpenak, zirkulartasun-planak, karbono-aztarna kalkulatu eta deskarbonizatzeko planak egiteko. Aurreko deialdiarekin alderatuta, diruz lagundu daitezkeen jarduera berri gisa sartu dira produktuaren ingurumen-adierazpenak, zirkulartasun-planak eta deskarbonizazio-planak.Balorazio-irizpideetan, honako hauek hartuko dira kontuan: erakundearen tamaina, enpresa handien aldean erakunde txikiei mesede egiten saiatuz, haien parte-hartzea sustatzeko eta izan ditzaketen baliabide-gabeziak konpentsatzeko; erakundeak EJSN-2025aren arabera sailkatzea, berotegi-efektuko gasen emisio handiagoak sor ditzaketen jarduerak neurri handiagoan baloratuz; garatu beharreko jardueren tipologia, irismen handienekoak lehenetsiz; eta genero-ikuspegia kontuan hartzea, erakunde onuradunaren zuzendaritza-organoan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua dutenei mesede eginez.
Erakundearen karbono-aztarnaren kalkulua
3 irismeneko (1 + 2 irismenak barne) erakundearen karbono-aztarnaren kalkulua soilik da diruz laguntzeko modukoa, baldin eta irismen hori osatzen duten kategorietako 1 gutxienez jasotzen badu. Kalkuluarekin batera, hura murrizteko plan bat egingo da.
Erakundearen karbono-aztarna kalkulatzeko, metodologia hauetakoren bat erabili beharko da:
UNE-EN ISO 14064-1: 2019. Berotegi-efektuko gasak. 1. zatia: Berotegi efektuko gasen emisioak eta kentzeak kuantifikatzeko eta horiei buruzko txostena egiteko espezifikazioa, erakundeei zuzenduta (ISO 14064-1: 2018).
GHG. Corporate Standard: A Corporate Accounting and Reporting Standard; eta Corporate Value Chain (Scope 3) Accounting and Reporting Standard.
Erakundearen karbono-aztarnaren kalkulua urte bakar baterako egin ahal izango da, ahal dela 2024rako, edo 2 urterako (2024-2023).
Erakundeko karbono-aztarnak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuen, konpentsazioaren eta karbono-aztarnaren erregistroan inskribatu beharko dira (martxoaren 14ko 163/2014 Errege Dekretuaren bidez sortua), eta hori egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko dute. Azken justifikazioa egiten denean, ezinbestekoa izango da hori egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea.
Laguntzaren zenbatekoa
Kategoria eta kalkulu-urte bakar baterako 3. irismeneko erakunde-karbonoaren aztarna kalkulatzea 7.000 €, kategoria gehigarri bakoitzeko 1.000 €gehiago gehituz. Urtebete gehiago kalkulatzeagatik, 1.000 €. Hori guztia, 10.000 €gehienez.
Eskabideak aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau aldizkarian
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren laguntza, beka eta dirulaguntzen atarian aurkeztuko da (https://egoitza.gipuzkoa.eus). Deialdian ezarritako dokumentazioa atarira igotzeaz gain, horretarako prestatutako formulario espezifikoa bete beharko da.
Informazio gehiago.
Edozein zalantza argitzeko:
Ingurumen Saila/Zerbitzua
Iker Azurmendi
943112914
ikerazurmendi@gipuzkoa.eus