Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

BIDEGI: aurrez aurreko arretarako zentro berria Bergaran

BIDEGIk jakinarazi duenez, otsailaren 3tik aurrera, AP-1, AP-8 eta AP-636 autobideen erabiltzaileek eta free-flow sistemaren bidez N-I eta A-15 errepideetatik zirkulatzen duten garraiolariek bezeroarentzako aurrez aurreko arreta zentro berri bat dute Bergaran. Zerbitzu berria Ondartza baserrian dago, Goiauzoa 34an, AP-1 autobidearen eta AP-636 autobidearen kontrol-zentroa ere hartzen duen BergaraIparraldeko sarreran. Bi zentroek, hau eta Aritzetan dagoena GI-20 errepidean, Usurbilen, sarean eta ordutegi berarekin lan egiten dute: 08:00etatik 20:00etara etenik gabe, astelehenetik ostiralera, lanegunetan. Arretarako eta kontsultarako telefonoa ere gaur egun 943 105 106 da. Ondartza baserriko zentro berrian, Aritzetan bezala, Abiatu gailuaren eskaerak izapidetu daitezke, eta jaso, baja eman eta gailua entregatu; ibilgailua aldatuz gero, erregistratu matrikula berria gailu berean edo lotu matrikula ordainketa-txartel bati.