Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

FRANTZIA: Labouheyre Esteko ibilgailu astunen aparkalekua handitzea

Atlandeseko web orrian jakinarazten den bezala, Lugos Est-eko ibilgailu astunen aparkalekua berrantolatzeko proiektu handiaren esparruan, Labouheyre Est-eko atsedenlekua handitu egin da, bereziki Lugos Est eremua ixtean A63 autobidean ibilgailu astunak aparkatzeko ahalmena murriztu izana konpentsatzeko. Ibilgailu astunentzako 39 aparkaleku berri sortu dira, eta 2024ko abenduaren 20tik aurrera daude zabalik.