Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Gipuzkoan dago langabezia-tasarik txikiena Estatu osoan

INEk 2024ko laugarren hiruhilekoari buruzko biztanleria aktiboaren inkestaren datuak eman ditu ezagutzera. Landunen kopurua 34.800 pertsonatan igo da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta 21.857.900 pertsonatan kokatu da. 158.600 langabe gutxiago, 2.595.500; Estatuan % 10,61, aurreko hiruhilekoan baino 59 ehunen gutxiago.

2024ko 4. hiruhilekoko langabezia-tasa:

Espainia: % 10,61
EAE: % 8,17
Araba: % 7,79
Gipuzkoa: % 4,67
Bizkaia: % 10,28
Nafarroa: % 6,60.