Garbien Euskal Zerrenda (LVTE), Ihobek, EEEk eta SPRIk sustatua, garapen iraunkorra bultzatzeko eta euskal ingurumen-politikaren aplikazioa errazteko tresna fiskala da, transferentzia teknologikoaren eta ingurumen-jarduera hobea duten ekipoen ezarpenaren bidez. Ekipo horiek eskuratzeak berekin dakar ekipoaren inbertsio-kostuaren % 30eko kenkari fiskala aplikatzea Sozietateen gaineko Zergaren kuotaren gainean.
2024ko abenduaren 26an argitaratu zen Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2024ko azaroaren 26ko Agindua, zerrenda hori eguneratzen duena. Zerrenda horrek onura fiskalak dakartza bertan sartutako ekipoak erosterakoan. Agindu horretan, zerrendan dauden ekipoak hautatzeko erabilitako irizpideak deskribatzen dira, bai eta horietako bakoitzaren deskribapen xehatua, ingurumen-onurak eta zein industria-sektoretan aplikatu behar diren ere.
Teknologia Garbien Euskal Zerrendak 92 ekipo ditu gaur egun. Zerrenda hori esteka honetan kontsulta dezakezu.