Abenduaren 26ko GAOn argitaratu da abenduaren 20ko 4/2024 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2025erako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena. Aurreko urteetan bezala, berandutze-interesa, tasen eguneratzea eta AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzeko kanonaren zenbatekoak arautzen ditu Gipuzkoan.
Bidegi
Bidegirentzat aurreikusitako gehieneko gastu-aurrekontua 217 milioi euro ingurukoa da.
Berandutze-interesa
2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 26.6 artikuluan aipatzen den berandutze-interesa % 4,0625ekoa izango da.
Tasak eguneratzea
Daudenak 1,020 koefizientearekin biderkatuz handitzen dira.
Katastro-balioak eguneratzea
1,020ko eguneratze-koefizientea ezartzen da.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzeko kanonaren zenbatekoak.
2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, AP-8 eta AP-1 autobideak, Gipuz koako Lurralde Historikotik igarotzen den ibilbidean, eta AP-636 autobia erabiltzeko kanonaren zenbatekoak igo egingo dira, 2024an eska daitekeen zenbatekoa 100eko 2,60 gehitzearen ondoriozko zenbatekora arte, eta zenbateko hauek ezarriko dira (BEZa barne):
Irteera/itzulera eragiketetan aldaketa errazteko eta trafikoaren arintasuna hobetzeko helburuarekin, non eskudirutan egindako ordainketa esanguratsua den, Irungo Barrera geltokian ibilgailu arinentzako zenbatekoa 3,05 eurokoa izango da 2025eko uztailaren 18tik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne.
Ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu Arauaren 3. artikuluan araututako joan-etorriko ibilbideengatiko kenkari gehigarria 100eko 2,60 handituko da 2024. urtean aplikatu beharreko zenbatekoa, eta 0,57 euro izango da 2025. urterako.
Ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu Arauaren 3.bis artikuluan araututako hileko gastuaren muga: 2024. urtean igarobideek gehienez ere bi zenbateko aplikatuko dituzte AP-8 eta AP-1 autobideen Gipuzkoako zatietan eta AP-636 autobian. Zenbateko hori % 2,60 handituko da, eta 2025. urterako 36,98 euro izango dira.
Araban AP-1 autobidea eta Bizkaian AP-8 autobidea Gipuzkoatik kanpoko ibilbideetan erabiltzeagatiko hileko gastu gehigarriaren muga, gehienekoa, 2018. urterako Gi Puz koako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 26ko 3/2017 Foru Arauaren hirugarren xedapen gehigarriaren 6. apartatuan arautzen dena, % 2,60 handituko da 2024. urtean aplikatu beharreko gehieneko zenbatekoa, eta 2025. urterako 53,43 euro izango da.