Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.7 artikuluan ezarritakoaren arabera, 2024ko abenduaren 16ko Ebazpenak, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzaren 2024ko abenduaren 24ko BOEn argitaratutakoak, 2025. urteari dagozkion egun baliogabeen egutegia onartzen du, Estatuko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde publikoen esparruan, epeen ondorioetarako:
Egun baliogabeak dira:
a) Lurralde nazional osoan: larunbatak, igandeak eta ordeztu ezin diren jaiegun nazional izendatutako egunak, edo autonomia-erkidego guztiek ordezteko ahalmenik erabili ez duten egunak.
b) Autonomia-erkidegoen lurralde-eremuan: autonomia-erkidego bakoitzak jaieguntzat zehaztutako egunak.
c) Toki-administrazioa osatzen duten erakundeen lurralde-eremuetan: autonomia-erkidegoek egun baliogabeen egutegietan ezartzen dituzten egunak.
Paragrafo honetako a) eta b) puntuetan aipatzen diren egun baliogabeak hurrengo eranskinean jasotzen dira, hilabeteka eta autonomia-erkidegoka zehaztuta.