Ministro Kontseiluak, abenduaren 23an egindako bilkuran, salgai arriskutsuen errepide bidezko nazioarteko garraioari buruzko ADR 2025 akordioaren A eta B eranskinei egindako zuzenketak indarrean jarri direla jakinarazteko akordioa onartu du. Salgai arriskutsuen errepide bidezko nazioarteko garraioari buruzko Europako Akordioak (ADR) 17 artikulu eta bi eranskin ditu, salgai arriskutsuen errepide bidezko garraioari buruzko araudiaren esparrua osatzen dutenak.
Nazio Batuetako idazkari nagusiak, 2024ko uztailaren 1ean, ADRren A eta B eranskinei zenbait zuzenketa egin zitzaizkiela jakinarazi zuen. Zuzenketa horiek Europarako Batzorde Ekonomikoaren (CEPE) Salgai Arriskutsuen Garraiorako Lantaldeak proposatu zituen. 2025eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, onartzeko epea igaro eta hiru hilabetera. Hala ere, 2025eko uztailaren 1etik aurrera soilik izango da derrigorrezkoa; egun horretara arte, garraioa ADR 2023ren arabera egiten jarraitu ahal izango da.