2022/02/21etik aurrera, urte bakoitzerako kapitala eta erreserbak daudela egiaztatu behar da, edo banku-ziurtagiria, gutxienez zenbateko honekin:
3,5 tona baino gehiagoko BGMko ibilgailuen titularrak (MDPE baimenak): 9000 euro lehen ibilgailurako eta 5.000 euro hortik gorako ibilgailu bakoitzeko. Gainera, 2,5 eta 3,5 BGM arteko BGM duten ibilgailuak badituzte, azken ibilgailu horien ahalmen ekonomikoa 900 eurokoa izango da ibilgailu bakoitzeko.
NAZIOARTEKO GARRAIOA egiten duten 2,5 eta 3,5 tona arteko BGMko ibilgailuen titularrak: 1.800 euro lehen ibilgailuagatik eta 900 euro gehiagoko ibilgailu bakoitzeko.
ARAUDI ERREGULATZAILEA: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/1055 (EB) Erregelamendua, 2020ko uztailaren 15ekoa, 1071/2009 (EE), 1072/2009 (EE) eta 1024/2012 (EB) Erregelamenduak aldatzen dituena, errepideko garraioaren sektorearen bilakaerara egokitzeko (EBAO, 2020/07/31).