Bertako azoka, bertako garraioa
2024. urteko azken aldizkariarekin batera, GUITRANSeko bazkide guztiek 2025. urteko egutegi bat jaso dute, EAEko, Estatuko gainerako erkidegoetako eta Frantziako jaiegunak kontsultatu ahal izateko.
GUITRANSen garraioa lehen sektorearekin lotu nahi izan dugu. Sektore hori, garraioa bezala, kostuen azpiko prezioen aplikazioa jasaten ari da, beharrezko jarduera bat are gehiago prekarizatuz. Gure merkatua, gure garraioa.
GUITRANSeko kide bazara eta 2025eko egutegiaren aleren bat izan nahi baduzu, eskatu Elkartearen telefonora deituz (943-316707) edo mezu elektroniko bat bidaliz guitrans@guitrans.eus helbidera.