Irudian, ezkerretik eskuinera, Miguel Ángel Páez, Ignacio Cepeda, José Antonio Santano eta Azahara Domínguez, GUITRANS Fundazioaren Patronatuko lehendakariaren hitzaldiaren une batean.
GUITRANS Fundazioak jardunaldi interesgarria egin du gaur, abenduak 13, Irungo Ficoba erakustazokan, “Gidaririk gabe, ez dago garraiorik” izenburupean. Salgaien errepideko garraioaren sektoreak gidari-falta lazgarriari aurre egin behar dio, datozen hamar urteetan areagotu egingo dena, batez besteko adina 55 urte ingurukoa duen eta baby-boom deritzonaren belaunaldi ugariaren erretiroaren eragina nabaritzen hasi den sektore batean belaunaldien arteko erreleborik ez dagoelako. José Antonio Santano Garraioetako eta Mugikortasun Iraunkorreko estatu-idazkariak, Azahara Domínguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Miguel Ángel Páez Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Mugikortasuneko sailburuordeak eta Ignacio Cepeda GUITRANS Fundazioko Patronatuko presidenteak eman diote hasiera ekitaldiari.
Ekitaldian Fundación GUITRANS Fundazioak egindako txostena aurkeztu da, “Gidaririk gabe, ez dago garraiorik”, egoera erradiografiatzeko eta irtenbide posibleei buruz hausnartzeko abiapuntu gisa planteatzen dena. Txostenak datu sendo bat ematen du: Gipuzkoan egungo defizita 500 gidarikoa da.
Esteka honetan, prentsa-oharrera sar zaitezke, han gertatutakoaren laburpen batekin.