Egoitza elektronikoan eskuragarri dago TicketBAI Atariko bertsio berria. TicketBAI BEZ Kalkulagailua atalean ikus daiteke 390 ereduaren urteko BEZaren zirriborroa, eta baita beste aukera batzuk ere
Berrikuntza nagusiak:
- 390 ereduaren BEZaren zirriborroa kontsultatzeko aukera urteko informazioarekin.
- 390aren zirriborroan, ereduaren lauki* espezifikoei buruzko informazioa agertzen da
- Erregimen orokorreko eragiketak, Erabilitako Ondasunen Erregimen Berezia (REBU), BIDAI AGENTZIAK eta KUTXAKO IRIZPIDEA izan ezik
- Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzaren Erregimen Bereziko Eragiketak (REAGP)
- Baliokidetasun-errekarguaren Erregimen Bereziko Eragiketak (RERE
- Erabilitako Ondasunen Erregimen Berezia, Arte-objektuak,.. (REBU)
- Bidai Agentzien Erregimen Berezia (REAV)
- Kenkari eskubiderik ez duten eragiketa salbuetsiak
- Lauki berriak*, honako kontzeptu hauei buruzko informazio metatuarekin:
Beste informazio garrantzitsua: - Erregimen Sinplifikatua
- Faktura sinplifikatuen ordez jaulkitako fakturak (F3): Oinarri zergagarria
- Faktura sinplifikatuen ordez jaulkitako fakturak (F3): Kuotak
- Beste eragiketak, 7. artikulua ez da aplikatzen, Besteak. OT
- Hirugarrenen kontura egindako eragiketak. VT
- Kanariak, Ceuta eta Melillan kokatutako establezimendu iraunkorretatik egindako eragiketak
* Lauki horiek guztiak urteko ereduan nahiz hiruhilekoetan eta hilekoetan agertzen dira. - Hilabete jakin bateko informazioa kontsultatzea. Aukeratu informazioa lortu nahi duzun hilabetea “Beste kalkulagailu partzial batzuk” atalean
Oharra: 4. hiruhilekoari buruzko informazioa kontsultatzeko aukera ere baduzu.
- Edozein alditako informazioa urteko edozein unetan kontsulta daiteke; ez da beharrezkoa kontsultatu beharreko aldia amaituta egon arte itxarotea. Pantailan adierazten da aldia ez dela amaitu:
- Eredua aurkeztu ondoren, zirriborroan TicketBAItik abiatuta kalkulatutakoaren eta ereduan adierazitakoaren arteko konparazioa agertzen da. Hiruhilekoko 300 alderaketaz gain, orain 390arena ere erakusten da.
- TicketBAI Kalkulagailuaren aurreko bertsioan bezala, zirriborroko datuak kalkulu-orrira esportatzeko aukera dago.
Edozein zalantza izanez gero, jo ezazu TicketBAI postontzira ticketbaikontsultak@gipuzkoa.eus.
Informazio guztia TicketBAI Kalkulagailua web-orrian.