Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

EAEko enpresetako prebentzio-ordezkariei zuzendutako prestakuntzarako laguntzak

Osalanek 300.000 euroko laguntza onartu du laneko arriskuen prebentzioko ordezkariak laneko segurtasun eta osasunaren arloan prestatzeko 2025ean. Horrela, prebentzioko ordezkariak trebatu nahi dira enpresako lanpostuetako lan-arriskuen berri izan dezaten, eta enpresaburuari eta gainerako langileei prebentzio-lana erraztu nahi zaie, prebentzioaren kate-maila garrantzitsuenetako bat baitira eta horien garrantzia zabaltzen eta laneko istripuak eta lanbide-gaixotasunak murrizten laguntzen baitute.

Deialdia erakunde publiko eta pribatuei zuzenduta dago, Euskadiko enpresetako laneko arriskuen prebentzioko ordezkariek izan behar duten oinarrizko mailako prestakuntza eman dezaten. Dirulaguntza eskaera egoitza elektronikoaren bidez (euskadi.eus/egoitza) aurkeztu beharko da prestakuntza-ekintza bakoitzerako.

Ikasleek laneko arriskuen prebentzioko ordezkari izan beharko dute soilik, eta aldez aurretik izena emanda egon beharko dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari atxikitako Euskadiko Laneko Arriskuen Prebentzioko Ordezkarien Erregistroan.