Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak, Estibaliz Olabarrik, Eusko Jaurlaritzak koordinatzen duen 2024-2025eko Neguko Bidezaintza Plana aurkeztu zuen. Plan horretan, foru-aldundietako eta autobideetako elurra kentzeko 215 makina aktibatzeko aukera jasotzen da, aurreko urtean baino 9 gehiago; 7 garabi astun, gune estrategikoetan kokatuak, tona askoko ibilgailuak eta beste 130 ibilgailu kentzeko, koordinazio- eta zaintza-lanetarako lagungarri izango direnak. Horiei Ertzaintzaren trafikoko lurralde-unitateetako patruilak gehituko zaizkie, eta horien kopurua indartu egingo da eta komisarietako baliabideek osatu ahal izango dute. 2024-2025eko neguan 28.500 tona gatz eta 775.000 litro gatzun izatea aurreikusten du Planak. 2023-2024 neguko denboraldia azken neguetako bareena izan da, elurra edo izotza dela eta. Izan ere, ez da beharrezkoa izan BIParen Koordinazio Organoa deitzea aldi osoan; aldiz, 2017/18 kanpainan, adibidez, organo hori 5 aldiz bildu zen Krisi Mahaian