Une honetan, bikoizte-lanen aurrerapenari esker, Nafarroako trafikoarentzat funtsezkoa den azpiegitura hori modu seguruagoan berriz ere zirkulatzen has daiteke. N-121-A errepidea zirkulaziorako itxita egon den bitartean, tunelean ibilgailuen pasabidea etetea baliatu da gertakariak automatikoki detektatzeko sistema berri bat jartzeko, eta dagoeneko bigarren tuneletik 25 metro zulatuta daude. Hemendik aurrera Belateko tunelean beste mozketa edo itxitura zehatz batzuk egin behar badira obrak egin bitartean, behar bezala jakinaraziko zaie toki-erakundeei eta herritarrei kanal ofizialen bidez, eta zirkulazioa NA-1210 karretatik desbideratuko da.