Laster, profesionalaren atari berria jarriko da martxan. Horren bidez, zerga-kudeaketako profesionalek Ordezkaritza Erroldarekin lotutako edozein izapide egin ahal izango dute: altak, bajak, zerga- eta lege-ordezkaritzen aldaketak eta langileen kudeaketa. Gainera, gehien erabiltzen diren zerbitzuetarako estekak ere jarriko dira, hala nola jakinarazpen eta komunikazioen postontzia eta Zergabidea.