Urriaren 4ko GAOn irailaren 27ko 244/2024 Foru Agindua argitaratu da. Horren bidez, C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenak izan behar dituzten ibilgailuak bide publikoetatik gidatzeko beharrezkoa den hasierako kualifikazioa egiaztatzen duen lanbide-gaitasunaren ziurtagiria lortzeko probak egiteko 2025eko deialdiak onartzen dira. 2025ean lanbide-gaitasunaren ziurtagiria lortzeko 6 proba egingo dira, honako egutegi honen arabera:
Lehenengo deialdia: 2025eko urtarrilaren 24an.
Bigarren deialdia: 2025eko martxoaren 28an.
Hirugarren deialdia: 2025eko maiatzaren 30a.
Laugarren deialdia: 2025eko uztailaren 18an.
Bosgarren deialdia: 2025eko irailaren 26an.
Seigarren deialdia: 2025eko azaroaren 28a.
2025. urtean egin beharreko probetarako eskabideak aurkezteko epea honako hau izango da:
Urtarrila: 2024ko abenduaren 13tik 2025eko urtarrilaren 3ra.
Martxoa: 2025eko otsailaren 6tik martxoaren 7ra.
Maiatza: 2025eko apirilaren 17tik maiatzaren 9ra.
Uztaila: 2025eko ekainaren 5etik 25era.
Iraila: 2025eko abuztuaren 11tik irailaren 4ra.
Azaroa: 2025eko urriaren 9tik azaroaren 7ra.
(2024ko urriaren 4ko GAOn argitaratutako azterketa-deialdiak).