
BIDEGIk jakinarazi duenez, Lesarriko tunelaren birgaitze integraleko obrak direla eta, Behobiarako noranzkoan, eta segurtasun-arrazoiak direla eta, salgai arriskutsuen garraioak eta 3 metro baino gehiagoko zabalera eta 4,5 metro garai diren garraio bereziak ezin dira AP-1 autobidetik ibili bi noranzkoetan. Murrizketak Maltzagako AP-8ko lotunearen eta Bergarako AP-636ko lotunearen arteko zatiari eragingo dio, eta tunela birgaitzeko lanak 2025eko maiatzean amaitu arte iraungo du.