Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

ALEMANIA: migrazio-kontrolak mugan irailaren 16tik aurrera

ASTICek jakinarazi digunez, Alemaniako agintariek jakinarazi dute migrazio-kontrolak ezarri dituztela aldi baterako mugan astelehen honetatik, irailaren 16tik, Frantziako, Luxenburgoko, Herbehereetako, Belgikako eta Danimarkako lurreko mugetan. Badaude kontrolak Suitza, Austria, Txekia eta Poloniako mugetan. Horren arrazoia talde islamistek atentatuak prebenitzea da, baita eragindako alarma soziala ere. Aurreko aldietan, immigrazio-kontrol horiek egiteak ez du eragin trafikoan nahasmendu handirik, baina kasu honetan nola jokatzen duten ikusi beharko da. Kontrolak gutxienez hurrengo 6 hilabeteetan zehar mantenduko dira.