Ikasturte berriaren atarian, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du posible dela ziklomotor eta autoen gidabaimena euskaraz lortzea EAEko 160 autoeskolatan. Autoeskola horietan, euskara hutsezko eskuliburuak eta online euskarriak (testak) emango zaizkie ikasleei. Material horiek Euskadiko Autoeskolen Federazioak egin zituen iaz, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eremu horretan ere hizkuntza-eskubideak bermatzeko, hau da, pertsona bakoitzak nahi duen hizkuntzan ikasteko. Eskuliburuak osorik deskargatzeko, beharrezkoa da proiektuarekin bat egin duen autoeskolaren batean izena ematea. Proiektuari atxikitako autoeskolei buruzko informazio gehiago hemen. Azterketa praktikorako terminologia euskaraz lantzeko tresnak ere eskainiko zaizkie irakasleei, eta laster autobusetarako eta kamioietarako gidabaimena euskaraz ateratzeko materiala prest egongo da.