Garraio multimodala merkantziak edo bidaiariak gutxienez bi garraiobide desberdinen bidez garraiatzea da. Salgaien garraio multimodala merkantziak karga- edo ibilgailu-unitate bakar batean eta elkarren segidako garraiobideetan (garraio-modua aldatzean salgaiak berak manipulatu gabe) zirkulatzea baino ez denean, garraio intermodala esaten zaio. Garraio konbinatua garraio intermodalaren azpikategoria bat da, EB osorako berariaz arautua garraio konbinatuari buruzko Zuzentarauan.