Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Ibilgailua derrigorrez geldirik egon behar duenean ordaintzen diren kalte-ordainetan BEZa ezarri behar al da? eta TicketBAIn erregistratu behar al dira?

Ez, kalte-ordainak, besteak beste, ibilgailuaren derrigorrezko geldialdikoak, ez daude BEZari lotuta; izan ere, 3/2023 Foru Dekretuaren 78. artikuluaren 3. paragrafoko 1.a puntuaren arabera, zerga-oinarritik kanpo geratzen dira. Ez dago faktura egiteko betebeharrik, eta zergadunak edozein ordainagiri edo egiaztagiri erabilita frogatu ahal izango du gastua benetan egin dela.

Kalte-ordaina ez denez zerbitzua ematea, TicketBAItik kanpo geratzen da, eta, beraz, ez da plataforman erregistratu behar.


Publicado en Tip