Atzerritarraren nortasun-zenbakia (AIZ) duen Espainiako takografo-txartela zuten gidariek takografo-txartela aldatu behar dute Espainiako nazionalitatea hartzen dutenean eta nortasun-agiri nazionala (NAN) eskuratzen dutenean. Horretarako, DGTko gidabaimena eguneratu beharko du NAN berriarekin, takografo-txartela eskatu eta AIZ duen txartel zaharra dagokion garraio-bulegoan entregatu.