Profieco-IFT enpresa laguntzaileak, garraioaren sektorera bideratutako prestakuntza espezifikoan espezializatuta dagoenak, ziurtatzen du gidatzeko estiloko patroi batzuk aldatuz erregaian % 15eko aurrezpena lor daitekeela. Izan ere, datorren larunbatean 8 gidari profesionalek hala egiaztatu ahal izango dute Astigarragako Garraio Zentroan jasoko duten prestakuntzan.