Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Gehieneko pisuei eta neurriei buruzko araudia aldatzeak ez du eragingo aseguru-etxeen erantzukizun eza

Gehieneko pisuak eta dimentsioak arautzen dituen Aginduaren aldaketa (gaur egun izapidetzen ari da) etorkizunean indarrean sartuko bada, ibilgailuen IAT txartela aldatu beharrik gabe aplikatu ahal izango da, aurreikusitako aldizkako azterketa pasatzea dagokion arte.

UNESPA Aseguru Erakundeen Espainiako Batasunak bidalitako idazkian, CNTCren kontsultari erantzunez, argitu du aldaketa IAT txartelean jasota ez badago ere, ezinezkoa litzatekeela aseguru-etxeak bere erantzukizuna saihestea, datuetan zehaztasunik ez duelako; izan ere, ibilgailu motordunen zirkulazioko erantzukizun zibilari eta aseguruari buruzko Legeak ez du bazterketa hori jasotzen. Ezbeharren bat gertatuz gero, ibilgailuaren nahitaezko aseguruak hirugarrenei eragindako kalte material eta pertsonalei erantzungo die, legez ezarritako baldintzetan, nahiz eta IAT txartela aldatu gabe egon.