Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

50 milioi gehiago autonomia-erkidegoei, garraio-flotak eraldatzeko laguntza-programarako

2024/06/27ko BOEn 4/2024 Errege Lege Dekretua argitaratu da, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko onartutako neurri batzuk luzatzen dituena.

Horien artean, IV. tituluan 50 milioi eurotan handitu da errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiarien eta salgaien garraio-flotak eraldatzeko laguntza-programaren aurrekontua. 2024/04/30ean amaitu ziren elektrikoak erosteko eta ibilgailuak txatar bihurtzeko laguntzak dira. 2024/04/30a baino lehen aurkeztu ziren eta funtsik ez izateagatik ezetsi ziren espedienteei bakarrik eragingo die. Horretarako, autonomia-erkidegoek justifikatu beharko dute 2024ko apirilaren 30ean konprometitutako guztizko zenbatekoa handiagoa dela autonomia-erkidegoari edo hiri autonomoari aldez aurretik esleitutako aurrekontu osoa baino.