Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Telefonia pertsonalizatuko zerbitzu berria BakQ bidez

Ogasun eta Finantza Sailak telefono bidezko identifikazio-zerbitzu berri bat jarri du herritarren eskura, arina eta erraza, BakQ ziurtagiri elektronikoaren bidez. Identifikazio hori bi urrats soilen bidez egin ondoren, edozein pertsona fisikok lortu ahal izango du Sailetik hari buruzko edo haren ordezkatuei buruzko telefono bidezko informazio konfidentziala, eta horrek, ziur asko, aukera emango du deiari eraginkortasun handiagoz erantzuteko. Horrela, adibidez, aurkeztutako aitorpenen edukiari, egin gabeko aitorpenei, errekerimenduei, jakinarazpenei, itzulketei, zorrei, zatikapenei, ziurtagiriei, datu pertsonalei eta harremanetarako datuei, jarduera ekonomikoen erroldari, ordezkarien erroldari eta abarri buruzko informazioa eman ahal izango da. Zerbitzu-katalogo horri beste batzuk gehituko zaizkio pixkanaka, ezarri ahala.