Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Noiz izango da nahitaezkoa kontrol-dokumentua edo CMR elektronikoa? Erantzuna, datorren ekainaren 8an GUITRANSen Ohiko Batzar Nagusian


Aurten, 2023an bezala, bazkideen ohiko batzarra egingo dugu UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolan. Aukeratutako eguna, ekainaren 8a, larunbata. Ekitaldia goizeko 10:30tan hasiko da eta sarrera enpresa elkartuetara mugatuta egongo da.

Digitalizazioa, gaur-gaurkoz, gai estrategikoa da, deskarbonizazioarekin estuki lotuta dagoena, eta etorkizun hurbilean sektorearentzat funtsezkoa izango da, garraioaren logistika guztia irauliko baitu. Horretaz jabetuta, GUITRANS hainbat ekimen garatzen ari da digitalizazio hori bultzatzeko. Bazkideen Batzar Nagusian gai nagusia izango da, eta horretarako, gai horretan adituak diren bi hizlari izango ditugu atal publikoan, 11:30etik aurrera. Alde batetik, José Antonio Santanok, Garraioen, Mugikortasunaren eta Hiri Agendaren Estatu idazkariak, Mugikortasun Jasangarriaren Legearen izapideak zertan diren azalduko du. Lege horrek garraio-dokumentuak digitalizatzea izango du betebehar. Lege-proiektuari zuzenketak egiteko epea, gaur egun Kongresuan izapidetzen ari dena, ekainaren 5eko 18:00ak arte luzatu da, eta azken berrien arabera, derrigortasuna 2026ko urtarrilera atzeratuko da.

Eta, ondoren, ProfiEco Sistemas SL – IFT enpresako Marcos Suarezek enpresaren jarduera osoan integratutako digitalizazio-sistemak ezartzeak duen potentziala aztertuko du.

Ekitaldian, bertaratutako bazkideen artean hainbat opari zozketatuko dira (erregai-txartelak, 2 lagunentzako bazkaria/afaria, kamioi-garbiketak…). Ekitaldia amaitutakoan, bertaratzen direnek pintxo batzuk dastatu ahal izango dituzte Donostiako Aratz jatetxean (GUITRANSen bulegoetatik gertu).

ZATOZ, ZURE PARTE-HARTZEA FUNTSEZKOA DA!