Nazioarteko garraioa egiten duten Gipuzkoako garraio-enpresek eta baita Frantziatik datorren salgaiaren mende daudenek beste behin ere pairatu dituzte ekainaren 3tik 4ra bitartean 24 orduz nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorean izandako mobilizazioen ondorioak.
Badakigu nekazariek beren aldarrikapenak gauzatzeko arrazoiak dituztela, baina kontuan izan behar dute gure sektorea ez dela arazoaren parte, eta, hala eta guztiz ere, modu basatian eragiten diotela.