Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Murrizketak 2023 liburuxka

2010ean, GUITRANSek lehen aldiz argitaratu zuen liburuxka hau. Liburuxka horren helburua da zirkulazio-murrizketak dokumentu bakar batean laburbiltzea, eta, horrela, erosoa eta interpretatzeko erraza izatea, ez bakarrik gidariarentzat, baita trafiko-buruentzat ere, beren funtzio bereziak direla-eta, gidarien ibilbideak planifikatu behar baitituzte.

Aurten ere argitaratu dugu argitalpen hau Fundación GUITRANS Fundazioaren eskutik. 28 orrialde ditu, eta nazioarteko jaiegunen egutegia eta Gipuzkoako, Europako eta Estatuko salgai arriskutsuentzako aparkalekuak barne hartzen ditu.
GUITRANSeko kide bazara eta ale gehiago eskatu nahi badituzu edo hala ez bada, baina, era berean, horiek eskuratzeko baldintzak ezagutu nahi badituzu, hona jo dezakezu:

GUITRANS Fundazioa
943-316707, 5 luzapena, fundacionguitrans@fundacionguitrans.org