Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Estatu kideek zehapenak ezarri ahal izango dituzte beste estatu kide batean edo hirugarren herrialde batean takografoa erabiltzeagatik egindako arau-hausteengatik

Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean, joan den maiatzaren 2an, apirilaren 24ko 2024/1258 (EB) Erregelamendua argitaratu zen. Erregelamendu horren bidez, 561/2006 (EE) Erregelamendua aldatu zen, bidaiarien eskatu ahalako garraioaren sektoreko etenaldiei eta eguneko eta asteko gutxieneko atsedenaldiei buruzko gutxieneko baldintzei dagokienez eta estatu kideek 165/2014 (EB) Erregelamendua hausteagatik beste estatu kide batean edo hirugarren herrialde batean egindako zehapenak ezartzeko duten ahalmenari dagokionez. Erregelamendu hau argitaratu eta 20 egunera sartuko da indarrean.

Horrela, argitaratutako araudiak aldaketa garrantzitsua dakar, orain 165/2014 Erregelamenduan hautemandako arau-hausteak (takografo-ekipoen erabilerari buruzkoa) edozein herrialdetan zehatzea ahalbidetzen baitu, edozein lekutan egin direla ere. Lehen, 165/2014 Erregelamenduaren arau-hausteak gertatzen ziren herrialdean baino ezin ziren zigortu.

19. artikuluko 2. paragrafoan, lehenengo lerrokadaren ordez testu hau jarriko da:

«2. Estatu kideek baimena emango diete agintari eskudunei enpresei edo gidariei zehapenak ezartzeko, Erregelamendu hau edo (EB) 165/2014 Erregelamendua beren lurraldean hautemandako arau-hausteengatik eta oraindik zehapenik ezarri ez duten arau-hausteengatik, arau-hauste horiek beste estatu kide bateko edo hirugarren herrialde bateko lurraldean egin badira ere .».