Joan den larunbatean, apirilaren 27an, AP-1eko Lesarriko tunela berriro ireki zen Gasteizerako noranzkoan, joan den irailean hasi ziren birgaitze integraleko lanak amaitu ondoren. Hodia kontrako noranzkoan birgaitzeko lanei dagokienez, iraileko bigarren hamabostaldian hasiko dira, eta aurreikuspenen arabera, azpiegitura osoa amaituta eta 2025eko maiatzean erabat erabilgarri egongo da. Berriro ireki aurreko bisitan, Maria Ubarretxena Bide Azpiegituretako diputatuak azpimarratu zuen azpiegitura horren hodietako bat amaitzeak dakarren aurrerapen berriak “Europa mailan eskatzen diren segurtasun eta hornidura teknologikoko estandar altuenak gaindituko dituela”.