Zenbateko hori onartu du Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioak, Eraginkortasun Energetikoaren Estrategiaren barruan, sistema modernoagoak ezartzeko eta Errepideen Zuzendaritza Nagusiaren ibilgailu-flota modu jasangarrian eraldatzeko. Adibidez, Ministerioak errepideetako egungo argiztapen-sistema modernizatzea aurreikusi du, tuneletan zein zeru zabalean, goi-presioko sodio-lurrunezko luminarietatik LED argiztapenera igarota, eta argiztapena kudeatzeko sistema adimendunak sartzea, ibilgailuak, pertsonak edo parametro klimatikoak dauden edo ez kontuan hartuta. Kontsumoak kudeatzeko sistema berri bat ere instalatuko da, eta Errepideen Zuzendaritza Nagusiaren ibilgailuen flota propioa pixkanaka berritzearen alde egingo da, 2030ean flotaren % 55 elektrikoa edo hibridoa izan dadin, eta horrek 10 milioi euro inguruko inbertsioa ekarriko du.