Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Frantziak aldi baterako berrezarri ditu mugako kontrolak

Schengen kodea eten du maiatzaren 1etik urriaren 31ra

Uda honetan Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak egingo direla eta, Frantziak bere mugetako segurtasun neurriak handituko dituela iragarri du, bai lehorrekoak, bai airekoak eta bai itsasokoak. Polizia- eta aduana-kontrolen igoera hori ausaz egingo da, eta 2024ko maiatzaren 1etik urriaren 31ra arte iraungo du.

EBko estatu kideek, Schengen Mugen Kodearen bidez, baimenduta dute beren barneko mugetan aldi baterako mugako kontrolak berriro sartzea salbuespenezko egoeretan, betiere ezarritako baldintzak zorrotz betetzen badira eta Shengen espazioaren oinarrizko printzipioak errespetatzen badira.

Esteka honetan, Europako herrialdeek egindako Mugako Kontrolaren Aldi Baterako Birsarreraren Jakinarazpenak ikus daitezke: https://home-affairs.ec.europa.eu/policies/schengen-borders-and-visa/schengen-area/temporary-reintroduction-border-control_en