Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Arrasateko Udalak enpresei zuzendutako hainbat laguntza-programaren deialdia argitaratu du

Deialdiak apirilaren 9ko GAOn argitaratu ziren, eta honako enpresei zuzenduta daude:

.- Errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzen dituzte.
.- TicketBAI fakturazio-sistema euskaraz jarri dute
.- Langabetuak kontratatu nahi izatea
.- Jarduera dibertsifikatu nahi izatea, negozioa eskualdatu…

Jarraian, laguntza-lerro edo -programa bakoitzaren GAOn argitaratutako iragarkia ikus daiteke.

.- Errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzen dituzten erakundeei zuzendutako 2024ko dirulaguntzen deialdia.
.- TicketBAI fakturazio-sistema euskaraz jartzen duten entitateei dirulaguntzak emateko 2024ko deialdia.
.- Udalerriko enpresetan langabetuak kontratatzeko 2024ko dirulaguntzen deialdia.
.- Enpresei zuzendutako 2024ko dirulaguntzen deialdia (sortu berriak, negozio-eskualdaketak, jarduera-dibertsifikazioa).

Betekizunei, dokumentazioari, laguntzaren zenbatekoei, epeari eta laguntza-eskaera aurkezteko moduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.