GUITRANSen argitu ahal izan dugu nola ordaintzen ari den BIDEGI N-1, AP-15, A-636, AP-8 eta AP-1 bideen erabileraren maiztasunagatiko deskontua, ibilgailu astunentzako bidesariaren mende dauden tarteetan. Teleordainketako gailuaren hornitzailearen fakturan, adibidez, SOLRED, AUTOBIDEETAKO kontsumoari dagokionez, lerro bat agertzen da hileko azken egunean, 202401BidegiAST-PES-SS-202401I testuarekin (kasu honetan 2024ko urtarrila izango litzateke), AP-8 eta AP-1 bideetan EURO kategoriako deskontuaren eta N-1, AP-15, A-636, AP-8 eta AP-1 errepideetan MAIZTASUNAGATIKO deskontuaren arteko baturatik ateratzen den zenbateko batekin.
Gogoan izan maiztasunagatiko deskontua bidaia-kopuruaren arabera aldatzen dela. Hau da:
21. bidaiaren eta 50. bidaiaren artean: % 10eko DESKONTUA.
51. bidaia eta hurrengoak: % 13ko DESKONTUA.