Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

IHOBEk karbono-aztarna, ingurumen-aztarna eta erakunde, produktu eta zerbitzuen zirkulartasun-adierazleak modu integratuan neurtzeko lehen kalkulagailua sortu du


Climate & Circularity Calculator doako web-tresna bat da, hainbat ingurumen-metrika biltzen dituena abiapuntuko datu berberetan oinarrituta, eta erakundeei kalkulu-lana errazten diena. Enpresa txiki eta ertainek, bereziki, diagnostiko bat eta ingurumen-jarduna bizi-zikloaren ikuspegitik hobetzeko jarraipen-tresna bat izateko diseinatuta dago, eta ekodiseinurako simulazioetarako ere erabil daiteke. Premia hori bereziki garrantzitsua da gaur egungo testuinguruan, bai gero eta zorrotzagoa den legeria betetzeko – eta bai karbono-neutraltasunaren horizontea betetzeko ere, 2050ean beranduenez, onartu berri den Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 1/2024 Legeak ezartzen baitu –, bai ingurumen-jardun on bat merkatuko lehiakortasun-faktore bihurtzeko. Kalkuluak honako metodologia hauetan oinarrituta egingo dira: UNE-EN ISO 14064-1: 2019 eta UNE-EN ISO 14067:2019 arauak karbono-aztarnaren kasuan; UNE-EN ISO 14040:2006 eta UNE-EN ISO 14044:2006 arauak ingurumen-aztarnaren eta bizi-zikloaren analisiaren kasuan; eta ekonomia zirkularraren adierazleak “Transition Indicators 3.0 zirkularra” metodologiaren arabera kalkulatzen dira, zirkulartasuna neurtzeko eta ebaluatzeko etorkizuneko ISO 59020 arauarekin bateragarriak direnak.

Ihoberen web orriaren bidez eta euskal enpresentzat doan da tresna. Climate & Circularity Calculator by Ihobe-n sar zaitezke esteka honen bidez.