Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Apirilaren 7tik aurrera ez da proba teorikorik egin beharko Marokon emandako gidabaimena trukatzeko

2024/03/26ko BOEn argitaratu da Espainiako Erresumaren eta Marokoko Erresumaren arteko Akordioa, gidabaimen nazionalak elkarri onartzeari eta trukatzeari buruzkoa. Akordio horren arabera, apirilaren 7tik aurrera ez da proba teorikorik egin beharko Marokon emandako kamioi- eta autobus-gidabaimenak trukatzeko, baina oraindik ere beharrezkoa izango da azterketa praktikoa egitea.

Ahozko oharraren testuak honako hau dio: Trukea azterketa teoriko eta praktikorik egin behar izan gabe egingo da. Salbuespen gisa, C, C+E, D eta D+E gidabaimen espainiarren baliokideak diren gidabaimenen trukea eskatzen duten gidari marokoarrek zirkulaziorako irekita dauden bideetan zirkulazio-proba bat egin beharko dute, baimen horiek baimentzen dituen ibilgailu edo ibilgailu-talde bat erabiliz.