Erakunde baten karbono-aztarna erakunde horrek garatzen duen jardueraren bidez zuzenean edo zeharka isuritako berotegi-efektuko gas guztiak dira. Isurketa-iturri bakoitzak sortzen duen karbono-aztarna kontsumo-datuaren (jarduera-datua) eta dagokion isurketa-faktorearen arteko biderkaduraren emaitza da. Karbono-aztarna = Jarduera-datua* Jarduera-faktorea.
Beharrezkoak diren datuak honako hauek dira: erregai fosilen kontsumoari buruzko datuak (bulegoetan, makinetan, biltegietan, ibilgailuetan, etab.) eta urte jakin baterako elektrizitateari buruzko datuak, bai eta dagozkien emisio-faktoreak ere. Horrez gain, elektrizitateaz bestelako zeharkako beste emisio batzuk ere sar litezke, hala nola, kanpoko bitartekoekin egindako lan-bidaiak, azpikontratatutako zerbitzuak, hala nola hondakinen kudeaketa, etab.
Kalkulagailuak
IHOBE
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa.