Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Gipuzkoako kostaldeko errepideak zaintzeko droneak

Hori da Gipuzkoako Foru Aldundia planteatzen ari dena. Hala eman du jakitera, behintzat, Irune Berasaluze foru bozeramaileak, duela gutxi eskainitako prentsaurrekoan. Izan ere, kostaldeko errepideak “sarriago” pairatzen ari dira denboraleen eta eguraldi txarraren ondorioak, astearte goizaldean agertu den zuloarekin gertatu den bezala, Getaria eta Zumaia arteko pasabide alternatibo bat egin behar izan baitute N-634 errepidean. Ideia horri buruzko hausnarketa egingo dute udatik aurrera.