Eusko Jaurlaritzak garraio bereziko baimenen izapidetzea eta kudeaketa optimizatu ditu. Baimen horien tramitazioaren aplikazioa hobetu da, eta geolokalizazioko aplikazio mugikor bat gaitu da, beretrack izenekoa. Beretrack hori doan deskarga daiteke Play Store-n, bidaia bakoitzaren hasiera eta amaiera eta ibilgailuaren geolokalizazioa jakinarazteko garraioan zehar. Berrikuntza nabarmenen artean, ibilgailuak komunikatzeko prozedura berria dago, zirkulazio-baimen osagarriaren eskaeratik bereizten dena. Hau da, eskatzaileak, ZBOaren formularioa bete aurretik, eskabidean sartu nahi dituen ibilgailu guztiak jakinarazi behar ditu. Jakinarazpen hori egiteko, online inprimaki bat bete behar da, eta ibilgailu bakoitzaren fitxa teknikoak eta 3 argazki igo behar dira (aurrean, atzean eta albo batean). Komunikatzen diren ibilgailuak aplikazioan erregistratuta geratuko dira betiko. Ezin da zuzenean ibilgailuen daturik sartu eskabidean.
Baimena eman ondoren, Eusko Jaurlaritzak garraio berezien beretrack, irteera eta etorrera monitorizatu ahal izango ditu, orain arte bezala, eta, gainera, ibilbide osoa denbora errealean.
Otsailaren 1etik aurrera, ibilgailuen jakinarazpena egin daiteke, eta otsailaren 14tik aurrera, eskaerak aplikazio berriaren bidez.
Oraingoz, eskaera berriak bakarrik egin ahal izango dira, ez berritzeak, gutxienez baimen zaharrak dauden bitartean. Informazio gehiago: 943-316707, 4 (Santi).