Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Leave-letterra betetzeko betebeharra kendu ondoren, nola justifikatzen dira atsedenaldiak, oporrak, gaixotasunagatiko bajak eta abar?

Garraio Ministerioak, 2021eko ekainean, 01/2021 instrukzio zirkularra eman zuen, jardueren ziurtagiria edo leave letter delakoa jada derrigorrezkoa ez zela ezarriz (takografo analogikoa duen ibilgailu bat gidatzen denean izan ezik).
Harrezkero, jarduera-ziurtagirian jasotzen ziren kontzeptu guztiak nahitaez erregistratu behar dira, takografoan eskuz sarrera gehigarri bat eginez. Txartela sartzean, takografoak galdetzen du ea badagoen beste eskuzko sarrerarik; une horretan adierazi behar da baietz, eta oporraldia, baja-aldia, takograforik gabeko ibilgailua gidatzeko atsedenaldia, beste lan batzuk edo erabilgarritasun-aldia sartu.


Publicado en Tip