Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Prestakuntza eta Segurtasunaren aholkularitza

Salgaien errepideko garraioaren sektoreari zuzendutako ikastaroak ematen esperientzia handia duten prestatzaileen eskutik (Lagunak autoeskola eta Segurnova – Dario Urrestarazu).

Prestakuntza:
Víctor González
943316707 ext. 2
fortrans@guitrans.eus

Segurtarsunaren aholkularitza
Amaia Larreta
943316707, ext. 5
alarreta@guitrans.eus

2024ko uztailera arteko ikastaroen egutegia
Gaitasun profesionala, Segurtasuneko Ikuskatzailea, salgai arriskutsuak, CAP (etengabeko prestakuntza, 35 orduko ikastaroak), beste ikastaro batzuk (takografoa, zamaketa…, dagoen eskariaren arabera). Ikastaro horiek Gizarte Segurantzako kuoten bidezko Hiruko Lanbide Heziketarako hobariak dira, soilik SOLDATAPEKO langileentzat. Hurrengo dokumentuan egutegia kontsulta dezakezu.

SEI HILEKO IKASTAROEN EGUTEGIA

GUITRANSeko Prestakuntza Sailak programa oso bat garatzen du, eta ahalegin berezia egiten du elkartekideek nahitaez ezagutu eta bete behar dituzten gaietan diruz lagundutako ikastaroak antolatzeko.

C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimena indarrean duten eta 2011/09/11tik aurrera lehen GGA ikastaroa egin duten gidariek prestakuntza berritu beharko dute aurreko ikastaroa egin eta 5 urteko epea bete baino lehen.

Segurtasunaren aholkularitza
Enpresek, beren tamaina gorabehera (garraiolari autonomoen kasuan, adibidez), eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, enpresa bidaltzaileek segurtasun-aholkularia izan behar dute salgai arriskutsuen zamalanei eta garraioari buruzko jardueraren barruan (legeria espezifikoak arautzen du jarduera hori (ADR eta 97/2014 Errege Dekretua)). Hori dela eta, GUITRANSek zerbitzu hori eskaintzen du ZAUDERA SL enpresaren eskutik. Enpresa hori gai arriskutsuetan aditua da, eta, horren bidez, nahi duten bazkideek lehentasunezko tarifetan kontrata dezakete zerbitzu hori.

Era berean, salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko aholkularitza eskainiko du, eta arau-eskakizun horiek betetzea erraztuko die hala eskatzen duten elkartekideei.