Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

KATALUNIA: 2024rako zirkulazio murrizketak aldatuta

Kataluniako Generalitatearen ekainaren 10eko Egunkari Ofizialean ekainaren 7ko INT/2064/2024 Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bidez, 2024an zirkulatzeko murrizketak ezartzen dituen otsailaren 8ko INT/360/2024 Ebazpena aldatu zen, ebazpen horretan akatsak eta hutsuneak antzeman baitziren. Hona hemen aldaketak:

1.- Otsailaren 8ko INT/360/2024 Ebazpenaren B eranskinean jasotako taulako “Costa Bravako sarbide-sarea” atala aldatzea, C-253 eta C-35 bideak gehitzeko.
2.- Otsailaren 8ko INT/360/2024 Ebazpenaren B eranskineko taula aldatzea, “Costa Brava sarea” ataletik C-31 bidea kentzeko eta ekainaren 21etik 24ra bitartean zenbait murrizketa gehitzeko, San Joan eguna dela eta.
3.- Otsailaren 8ko INT/360/2024 Ebazpenaren “Murrizketak eta salbuespenak” eranskineko 7.1 atala aldatzea, “Era Val d ‘Aran: N-230 eta C-28 sarbideetan zirkulatzeko murrizketak eta salbuespenak” izenekoa.
4.- Otsailaren 8ko INT/360/2024 Ebazpenaren “Murrizketak eta salbuespenak” eranskineko “Mugak” 13.1 atala aldatzea.

Kataluniako Generalitateko Diari Ofizialean argitaratu eta zortzi egunera izango ditu ondorioak ebazpen honek.