Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Zirkulazio-murrizketak EAEn 2024an

BOEn eta martxoaren 4ko EHAAn argitaratu da 2024ko otsailaren 20ko Ebazpena, Trafikoko zuzendariarena, 2024rako zirkulazio-murrizketak ezartzen dituena gure autonomia-erkidegoan. Murrizketa horiek aldizkari horietan argitaratu eta zortzi egun balioduneko epean sartuko dira indarrean, eta 2025erako debekuak ezartzen dituen agindua indarrean sartu arte egongo dira indarrean, daten araberako murrizketak izan ezik. Jarraian, salgai orokorrak garraiatzen dituzten 7,5 Tn MMA baino gehiagoko ibilgailuentzat ezarritako debekuen laburpen bat ikus dezakezu, bai eta salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuentzat eta, ezaugarri teknikoak edo garraiatzen duten zama dela-eta, zirkulatzeko baimen osagarria behar dutenentzat ere, legez ezarritako gehieneko masak edo neurriak (garraio bereziak) gainditzen dituztelako.

EAE 2024ko murrizketen laburpena.
EAE 2024ko RIMP mapa.